Serantes Igoera mendiko herri lasterketa
Lasterketa berriz ere egitea, 2009. urtean, Mamarigako Auzokide Elkartearen, Amezti Taldea Kolektiboaren eta Sugegorri Kultur Elkartearen eskutik, Mamariga auzoaren antzinako ohiturak berreskuratzeko ahalegina izan zen.
Duela hainbat urte, 20-25 inguru, Gabon Zaharrean lasterketak antolatzen ziren; horietako batzuk Seranteseko gailurrera iristen ziren, eta berriro antolatzea erabaki genuen. Horrenbestez, lanari ekin genion eta X. Serantes Igoera antolatu genuen.
X.a ausaz hautatu genuen, ez genekielako zehazki zenbat igoera eginak ziren, eta, bide batez, lasterketaren gaineko datu gehiago ateratzeko, debatea sortu nahi genuen.
Ekimenaren arrakasta ikusteak, auzoan, udalerrian eta kirol arloan, bultzatu gintuen aurrera jarraitzera.
Seranteserako lasterketen historia
Korrikaldia iragarri ondoren, jende askoren iritziz, oker geunden, Mamarigatik edizio bakarra egin zelako eta Gabon Zahar Egunean beste lasterketa mota bat egin ohi zen eta.
Donibane Auzotik gailurrerako lasterketaren bat egina zela jakin genuen, 60-70eko hamarkadako herriko jaietan; hala ere, ezin izan dira urteak zehaztu.
Mamarigako Auzoan igoera bakarra antolatu da; 1987ko irailean, auzoko jaietan. Igoera eta jaitsiera errepidetik egin ziren Gotorlekuraino (ez zen heldu tontorreko Dorreraino). 12 korrikalarik parte hartu zuten. 2009an berriro egin zen, baina ibilbide desberdina eginda.
Hiriko krosa ere egiten zela jakin dugu eta hurrengo ibilbidea zeukan: Mamarigako Plaza, Donibane Auzoa, Landetarako jaitsiera, Mamariga kaleko biragunea, eta Mamariga Plazarako igoera. Bitan egiten zen 6km osatu ahal izateko. Lasterketa horiek Mamarigako Kultur Kirol Elkarteak antolatu zituen 1979an, 1980an, 1981ean, 1982an, 1985ean eta 1987an. 20 korrikalari inguruk parte hartzen zuten, denak gizonezkoak.
Mamarigatik Seranteserako lasterketaren berreskuratzea
Hasieran esan bezala, lasterketa 2009ko abenduaren 31n berriro antolatzen hasi ziren Mamarigako Auzokide Elkartea, Amezu Taldea Kolektiboa eta Sugegorri Kultur Elkartea.
Parte-hartzeari zegokionez, zalantza eta nerbio ugari genituen; izan ere, ekimen berria zen; dena den, herritarren erantzuna zorionez oso ona izan zen, bai antolakuntzan, bai parte-hartzean.
Igoera librea izan zen, baina jaitsiera zehaztuta zegoen: gailurreria egin Zierbenarantz, ondoren NE magaleko bide bat hartu eta, azkenik, errepidean behera egin. Ibilbide hori aukeratu zen istripuak saihesteko, egon zitekeen eguraldi kaskarra aintzat hartuta.
Lehenengo Serantes Igoera irailean burutu egin zela, eta ez abenduan, konfirmatu ostean, data aldatu dugu eta urriko lehen astelehena finkatu dugu. Ibilbidea ere aldatu dugu, data horretan eguraldi hobea egiten du eta.
Datari eta ibilbideari eutsiko diegu hurrengo lasterketetan.
Parte-hartzea
Denboraren poderioz, lehiaketa sona hartzen ari da eta gero eta lagun gehiagok ematen dute izena, 2012an 120 izatetik gaur egun 350 izatera (gehienez).
Udalerritik kanpoko parte-hartzaileek ere gora egin dute (Kantabria, Asturias, Valentzia…).
Nahiz eta beste mendi-lasterketa batzuen erakargarritasuna izan ez, jende askok egiteko modukoa da; beraz, herrikoia izatea ahalbidetzen du, eta inguru eder batean, Serantesen, Abra eta Meatzaldea ikusgai.
Nabarmentzekoa den beste ezaugarri bat da lasterketari asko bertaratzen direla parte hartzeagatik eta ez lehiatzeagatik, kirola eginez inguruaz gozatzeko.